Aurten “Oporretako lanak” egiteaz gain, beste betebehar bat ere agindu nahiko nizueke udan egiteko. Zuen berri izan nahi dut eta, bide batez, opor garaian gure bloga bisitatzeko aitzakia bat izan. Badakizue zer egin behar duzuen: argazki bat eta testu txiki bat bidali nire helbidera. Horrela, abuztuko hilean (uztailan oporretan eta ordenagailurik gabe egongo naiz eta) argitaratuko dut blog honetan eta denok izango dugu elkarren berri. Edozein izan daiteke gaia: oporrak, mendi buelta bat, lagun berriak, bidaiak, zuen herriko argazki bat, herriko laguntaldea, amonaren nobio berria … Ez zaitezte alferrak izan, 2 hilabetetan egongo da zer kontatu, eta argazki batekin laguntzen baduzue askoz hobe. Ondo pasa oporrak!
Astelehenean Artetan egon ginen, bertan, Iruñak hartutako uren iturburua ikusi ahal izan genuen. Paraje zoragarria benetan!!!!
Ondore, Eguillorren ura edangarria izan dadin egiten den prozesua ikusteko aukera izan genuen. Aurrez landutako prozesua zenez (dekantazioa, iragazketa, kloratzea…) han emandako azalpenak oso erraz ulertu genituen.
Oraingoan ENERGIA gaiarekin aritu gara. Bakoitzak energia mota baten aurkezpena egin du. Energiaren egunean LH-ko ikasleei aurkeztuko diegu , hori dela eta aurkezpenak blogetik kendu ditut.
Asteazkenean Ilunberriko ikastolan egon ginen. “Musika galdu da” antzerkia antzezteaz gain hurrengo urtean gure ikaskideak izango diren ikasleekin jolasteko aukera izan genuen. Ikastola asko gustatu zitzaigun, batez ere, patioan duten frontoia eta soinketa gelako espaldera horizontala . Beno eta, usaina, sukaldean bertan daukate eta bazkaltzeko ordua zenez …ummm!
Oraingoan plastika orduan taldelana egin dugu. Txanelan materiaren propietateak, osagaien nahasketak eta bereizketa metodoak ematen ari garela aprobetxatuz konposizio bitxiak egin ditugu.Lan bakoitzaren azalpenak entzutea nahi izatekotan ahozkotasunaren atalean dituzu. Ikusi argazkiak izenburua klikatuz.
Lan Bikaina Maria eta Haritzena Mailaka Alvaro eta LuisMi olioaren dentsitate baxuarekin aritu dira .
Lh6ko gelan Juul kanpainan liburu botatuena EZEKIEL izan da. Ilustratzaile gogokoena, berriz, JUAN LUIS LANDA izan da. Ikusi nahi badituzu argazkiak eta gure irratsaioa entzun. KLIKATU